Ciudades oscuras filmak Mexiko Hiriko erdialde historikoko kaleetan azaleratu eta bat egiten duten istorio eta pertsonaia ezberdinak aurkezten ditu. Pertsonaia horien artean Zezé eta Lola daude, oraindik hon nonbait bizitza hobeago bat zain dutela uste duten prostituta parea; Riquelme eta el Rubio, aurrean harrapatzen duten edonor jo ta astintzen duten polizia parea; Clarita, bere senarraren heriotzak eta honen ondoriozko bakardadeak etsi-etsi eginda daukan atso zaharra; Maru eta Vicente, bere munduan galdutako bikote drogazalea; Javo eta Satanás, bata polizia, bestea arlotea, odolezko loturak izan arren, auzoko bizitzak bereiztu dituenak; Pollo, bere lana galdu duenez, gogogabetua dagoen gizona... Eta hartara, elkarrekin korapilatuz doazen pertsonaia, istorio eta abar luze batek, pitinka-pitinka hiri ilun bateko mundu egiazko eta bortitzean murgilduko gaitu.
BIOGRAFIA
Mexiko Hiria, 1958. UAM Xotzimilcon Komunikazioa ikasi zuen eta UCLAn Zine eta Telebistako master bat. 1987an, Roxanne bere lehen film laburra idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuen. Hasta morir (1994) lana izan zen bere lehen luzea, eta ondoren iragarkiak eta telebistako errealizazio eta produkzio lanetan aritu zen. 1999an, Todo el poder zuzendu, ekoiztu eta idatzi zuen eta urtebete beranduago, El segundo aire zuzendu eta haurrentzako Atlético San Pancho filma ekoiztu zuen.
FITXA
Zuzendaria
Fernando Sariñana
Gidoia
Enrique Rentería, Fernando Sariñana
Argazkia
Salvador ?Chava? Cartas
Muntaketa
Roberto Bolado
Musika
Eduardo Gamboa
Antzezleak
Alejandro Tommasi, Alonso Echánove, Bruno Bichir, Demián Bichir, Diego Luna, Roberto Sosa
Salmentak
Kevin Williams Associates (KWA) Estrecho de Mesina, 12-2º 28043 Madrid Tel. 34 9