tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
El juego de la silla (Aulki-jokoa)
Made in Spanish

Duela zenbait urtetik Kanadan bizi den Victor Lujine Argentinara itzuliko da lehenengo aldiz, lan egiten duen enpresak bidalita. Egunbete dauka Buenos Airesen geldialdia egin eta bere familiari bixita egiteko, zeinarekin ia gutun-harremanik ere ez duen izan. Lujinetarrek, hura iritsi delako hunkituta, galdutako denbora berreskuratu nahiko dute. Haren omenez, familia-ospakizunak antolatzen dituzte bata bestearen atzetik eta hain itxaronaldi luzean gordetako maitasuna eskainiko diote. Joko, abesti nahiz otordu ugariz betetzen dute bere egonaldi laburra. Aspaldiko harremanei bere hartan eusteko ahalegin behartuak ordea guztien itxaropenak zapuztuko ditu. El juego de la silla Zinema Eraikitzen ekimenean (Toulouse, 2002ko martxoa) parte hartu izanagatik hautatu dute.
BIOGRAFIA
Buenos Aires, 1975. Zinema Unibertsitatean Zine-zuzendaritza ikasi zuen, gaur egun bertan irakasle delarik, eta tarteka, zuzendaritza-laguntzaile gisa eta bere film laburrak zuzentzen aritu da. Azkenak, Ojalá corriera viento, nazioarteko hainbat zinemalditan parte hartu zuen. Bestalde, antzerki-proiektu independenteetan ere esku hartu du, El juego de la silla lanaren antzerki-bertsioagatik Zuzendaritza onenaren ACE sarirako izendapen bat jasoz.
FITXA
Zuzendaria
Ana Katz
Gidoia
Ana Katz
Argazkia
Paola Rizzi
Muntaketa
Hernán Belón, Fernando Vega
Musika
Nicolás Villamil
Antzezleak
Raquel Bank, Diego De Paula, Ana Katz, Luciana Lifschitz, Verónica Moreno, Nicolás Tacconi
Salmentak
Tresplanos Cine
Iraupena
93 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea