Max Parisko zentro moderno batean dago ospitaleratua, non teknologia aurreratuenak erabiliz haren azken egunak luzatu nahi dituzten. Maxen senitartekoak haren ondoan egoteko hotel batera joan dira, eta haiei Victor, anaia txikia elkartzen zaie, Estatu Batuetan lan egin duena, Eileen, haren neska-lagunarekin. Max erotu egin da. Iragana eta oraina zentzurik gabe nahasten ditu. Gizon bat aurkitu nahi duela dio, Rancel delako bat, atxilotu ez dezaten. Familikoek ez dute serio hartzen, baina Victor kezkatzen hasia da, bere aitak ospitaletik ezkutuan ospa egin nahi duela ikusi duenean. Hartara Victorrek Maxen konplize bihurtzea erabaki du eta hari ihes egiten laguntzea, itxuraz gaiso dagoen bere aitaren gogoaren atzean zer arraio dagoen jakiteko.
BIOGRAFIA
Salamanca, 1953. Madrilgo Complutensean Irudi ikasketetan lizentziaduna. 1976an, Micrafilm produkzio-etxea sortu zuen, honekin publizitate-zinema, hiru film labur eta bi luze burutuz, F.E.N. (1979) eta Apaga... y vámonos (1980). Geroago zuzenduko zituen Cómo levantar mil kilos (1991), Lisboa (1999), El gran marciano (2000) eta Al alcance de la mano (2000). 1994 eta 1999 bitartean, Zeppelin Television-eko zuzendari-sortzaile gisa telesail eta programa ezberdinak burutu ditu.
FITXA
Zuzendaria
Antonio Hernández
Gidoia
Antonio Hernández, Enrique Brasó
Argazkia
Unax Mendía
Muntaketa
Javier Laffaille, Patricia Enis
Musika
Víctor Reyes
Antzezleak
Leonardo Sbaraglia, Fernando Fernán-Gómez, Geraldine Chaplin, Ana Fernández, Adriana Ozores, Leticia Brédice
Salmentak
Sogepaq Avda. de los Artesanos, 6 Tres Cantos Madrid Tel. 34 91 736 74 50 Fax 34