tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Piedras / Stones (Harriak)
Made in Spanish

Bost gizon eta bost emakumeren artean oinen eta zapaten bitartez beren artean sortzen diren harremanei buruzko istorioa. Adela, oin zapalak dituen emakumeak errepideko klub bateko nagusia da, eta bertan ezagutzen du Leonardo, zola xahutuak dituen gizona, zeina Adelari tangoa dantzatzen erakusten saiatuko den. Anita, kiroletako zapatilak dituen emakumeak, Alpino bere txakur txikia bakarrik maite du; Joaquin, eskalapoi zurien gizona bere bizitzan azaltzen denean, pizten zaizkion sentimendu berriak ulertzen saiatuko da. Isabel Batres, zapata txikien emakumeak, bere podologoarekiko lilura berezia sentituko du, oinazpiak leitzen dituen gizonarekiko. Leire, ostutako zapaten emakumeak dena pikutara bidaliko du Kun, beste gizon baten zapatak dituen gizonarekin bizitzeko. Maricarmen, babutxen emakumeak, bere senar defuntuaren taxia gidatzen du, haren aurreko ezkontzako bi seme-alaben ardura hartu beharko duelarik, tartean, Victorrena, katiusken gizontxoarena.
BIOGRAFIA
Malaga, 1973. Malagako Arte Dramatikoko Eskolan antzezpena eta Madrilgo Zinema Eskolan gidoigintza ikasi zituen. 1999an, hasiera batean bideoan grabatu eta gero 35 mm.ra moldatutako Hongos film laburra autofinantzatu zuen. Honekin, Goya sarirako izendapena eta mundu osoko jaialdi espezializatuetan 47 sari lortu zituen. Piedras da bere lehen luzea.
FITXA
Zuzendaria
Ramón Salazar
Gidoia
Ramón Salazar
Argazkia
David Carretero
Muntaketa
Teresa Font
Musika
Pascal Gaigne
Antzezleak
Antonia San Juan, Najwa Nimri, Ángela Molina, Vicky Peña, Mónica Cervera, Enrique Alcides, Nacho Duato, Daniele Liotti, Andrés Gertrudix, Rodolfo de Souza
Salmentak
Summit Entertainment 1630 Stewart St., Suite 120 Santa Monica, CA Tel.: 1 310 30
Iraupena
130 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea