Un día de suerte / A Lucky Day (Zorioneko egun bat)
Made in Spanish
Gaur egungo Buenos Aires. Gizarte eztanda, langabezia eta gatazka politikoan murgildutako hiriaren erdian, Elsa, 25 urteko gaztea, lan duin baten bila dabil, bere ametsa gauzatu ahal izateko: Italiara bidaiatzea, alegia. Bertan, maite duen gizona aurkitu nahi du eta, gainera, hobeto bizi, bere aitonak, siziliar agure etorkinak, kontatzen zizkion istorioen arabera. Walter, Laura eta Toni adiskide ditu eta hauekin legez kontrako gaiztakeria txikiak gauzatzen ditu hirian. Walter eta Elsaren artean maitasunetik hurbil dagoen zerbait dago, nahiz eta Elsa ?beste bizitza posible hori? ez duen ahaztuko. Gogoz kontra, Walterrek Elsak bere ametsa betetzen has dezan lortuko du; alabaina, behin Europan dela, Elsak errealitatearekin egingo du topo. Eta errealitate hori ez da berak uste bezalakoa.
BIOGRAFIA
Buenos Airesen jaioa, Sandra Gugliotta Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoen Zentroan prestatu zen, Espainian bideogintzan espezializatuz. 1995ean, INCAA sarietako bat jaso zuen Noches Aticas film laburragatik, nazioarteko zinemaldi ugaritan parte hartzen duten beste bederatzi laburrekin batera Historias breves I sorta osatzen duena. Gerora, film independenteen ekoizpen exekutiboan eta diseinu ekoizpenean aritua da. Un día de suerte bere lehen zuzendari lana da.