tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Un oso rojo / A Red Bear
Made in Spanish

Kontua galdu duen arren, Osok zazpi urte daramatza espetxean hilketa batengatik eta lapurreta armatu batengatik. Hitz-urria da, zaila da zer egingo duen aurretik jakitea, izaeraz edo premiak gizon bortitza bihurtu dutena, eta litekeena da urte hauetan guztietan bere isiltasunak eta bere begiradaren tristurak ezkutatzen duena sekula inori ez esana. Alicia, bere alabak, lapurreta egunean urtebete betetzen zuen eta Natalia bere emazteak agian ez dio hori sekula barkatuko. Orain baldintzapeko askatasunaz kalera atera denean, Osok beharbada berriz hasteko aukera izango duela uste du. El Turco-k oraindik lapurretako bere zatia zor dio, eta ziegako lagun baten bidez, Güemesekin harremanetan jartzen da, txofer lana emango dionarekin. Natalia galdu du, orain Sergiorekin bizi baita, eta Aliciak jada ez du gogoan, baina Oso biak berreskuratzeko edo gutxienez, hautsitakoa konpontzeko prest dago.
BIOGRAFIA
Caetanok (Montevideo, 1969) hainbat film labur eta La expresión del deseo erdimetrajea zuzendu ditu. 1997an, Bruno Stagnarorekin batera Pizza, Birra, Faso zuzendu zuen, Argentinan publikoaren zein kritikaren aldetik arrakastatsu suertatu zena. 2001ean, Cannesko Kritikaren Astean Bolivia goraipatua aurkeztu zuen, Kritika Gaztearen saria eskuratuz, baita FIPRESCI Saria London Film Festival delakoan eta Donostiako Zinemaldian Latinoamerikar Film Onenaren Made in Spanish Saria ere.
FITXA
Zuzendaria
Adrián Caetano
Gidoia
Adrián Caetano
Argazkia
Jorge Guillermo Behnisch
Muntaketa
Santiago Ricci
Musika
Diego Grimblat
Antzezleak
Julio Chávez, Soledad Villamil, Luis Machín, Agostina Lage, Enrique Liporace
Salmentak
Roissy Films 58, rue Pierre Charron 75008 Paris Tel.: 33 1 53 53 50 58 Fax: 33 1
Iraupena
94 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea