tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Los lunes al sol (Astelehenez eguzkitan)
Sail Ofiziala

Aspaldi munduari bizkar emandako iparraldeko kostaldeko hiri bat, industriek inguratu zuten neurrigabe haziaraziz, inmigrazioz eta langilez elikatuz, eta harentzat tximiniez beteriko, ertz eta itxaropenez, deserrotutako etorkizunezko zerumuga marraztu zuten. Gizon talde bat egunero gora eta behera dabil bere kale aldapatsuetan, bizitzeko larrialdizko irtenbide baten bila. Iraupen luzeko beldurra, hilabete bukaerako funanbulistak, baita hilabete hasierakoak ere, sarerik eta ikuslerik gabeko funanbuluak, txalorik jaso gabe, egunero lan ezegonkorraren hari-harian dabiltzanak, euren biziraupena itxaropezko aldamioetan sostengatzen dutenak, euren poz txikiak lubaki, elkarrizketa, ohikeria bihurtzen dituztenak, egunero saihestu nahi duten hondoratze hori beraiena izango ez balitz bezala, beren gauzetaz mintzo eta denetaz eta ezertaz barre egiten duten bitartean, itxaropentsu, lasai antzean, astelehen goiz batez eguzkitan.
BIOGRAFIA
Madril, 1968. Familia (1996) bere lehenengo film luzeaz, Zuzendari Berri onenaren Goya saria lortu zuen 1998an. Barrio (1998) bigarren filmarekin, berriz, Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian eta Fipresci-ren Aipamen Berezia, baita Zuzendari onenaren eta Jatorrizko Gidoi onenaren 1999ko Goya sariak ere. Halaber, Sirenas (1994) film laburra eta Caminantes (1994) dokumentala zuzendu ditu, hainbat pelikula eta telesailetako gidoiak idazteaz gainera.
FITXA
Zuzendaria
Fernando León de Aranoa
Gidoia
Fernando León de Aranoa, Ignacio del Moral
Argazkia
Alfredo Mayo
Muntaketa
Nacho Ruiz Capillas
Musika
Lucio Godoy
Antzezleak
Javier Bardem, Luis Tosar, José Ángel Egido, Nieve de Medina, Enrique Villén
Salmentak
Sogepaq Avda. de los Artesanos, 6 28760 Tres Cantos (Madrid) Tel.: 34 91 736 70
Iraupena
113 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea