tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Octavia
Sail Ofiziala

Rodrigo, Lovainako Unibertsitatean oso gaztetatik ihardukitzaile, gerrillari ohia Latinoamerikan, agente sekretu ohia Ekialdeko herrialdeetan, nazioarteko erakundeetan funtzionario ohia, eta abar, gerraosteko mundua garbitzea helburu zuten kausa orotan ekintzaile militante izan zenak bere ideiei buruz gogoeta egin behar du. Utopien ospea belzturik, merkatuen orden globala ezarririk, irailaren 11k sorgin-ehiza eta espioitza areagotu ditu. Rodrigok, bere gehiegikeriatan harrapaturik, berrogei urte lehenago utzitako familiako larre zaharrean babesa hartu beharko du. Klan tradizional zaharretik geratzen den horretara itzulita, bere bizitzako beste nahasmendu pribatuak bere egin beharko ditu. Octavia gazteak, leinuan modu harrigarri batez sartu baita, ulertzen ez dituen arbaso historiko batzuren artean larri eta igartzen den erregresio-errepresio etorkizunaz ezjakin, beste era ezberdin batean eta mundu bizigarri zentzuzko batean bizitzeko bere eskubidea aldarrikatuko du. Ezinezko askatasuna? Fundamentalismo, inkisizio, zalantza-garaiak...
BIOGRAFIA
Salamanca, 1930. Nueve cartas a Berta (1965) filmaren eskutik ekin zion zinegintzari, zinema espainiar berria deritzanaren lan esanguratsua dena eta Zilarrezko Maskorraz saritua Donostian. Franco hil arte estreinatu gabeko Canciones para después de una guerra (1971) kantu eta dokumentu grafikoen bilduma bat da, ildo dokumental berekoak dira Queridísimos verdugos (1973), Caudillo (1977), Los paraísos perdidos (1985), Madrid (1987) eta La seducción del caos (1991).
FITXA
Zuzendaria
Basilio Martín Patino
Gidoia
Basilio Martín Patino
Argazkia
José Luis López-Linares
Muntaketa
Martín Eller
Musika
Giovanni Battista Pergolesi
Antzezleak
Miguel Angel Solá, Margarita Lozano, Antonia San Juan, Menh-Wai Trin
Salmentak
La Linterna Mágica Tel./Fax 34 91 345 34 88 E-mail: m.g.leon@terra.es
Iraupena
130 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea