tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
All or Nothing (Dena ala ezer ez)
Zabaltegi - Zinemaldien Gailurra

Supermerkatu bateko kutxazain den Penny-ri Phil bere bikotearekiko maitasuna akitu zaio, taxilari gisa diharduen gizon samur eta filosofizalea berau. Bikotearen alaba, Rachel, zaharren egoitza bateko garbitzailea da, Rory, izaera oldarkorreko bere semea, berriz, langabezian dago. Philek eta Pennyk bizi-poza galdu dute, baina Rory gaisotzen denean eta larri ospitaleratzen dutenean, berriro elkartu eta amodioa berraurkituko dute. Penny eta Phil bizi diren Londresko auzoko bizilagun batzuk Roryren krisialdian nahasturik ikusiko dituzte beren buruak eta denak emozio-bidaia batean abiatuko dira.
BIOGRAFIA
1943an jaiotako zuzendari honek Londresko Zinema-eskolan ikasi zuen. 1972an, Bleak Moments-en bertsio zinematografikoa zuzendu zuen. Hainbat urte antzerkian eta telebistan aritu ondoren, 1989an zinegintzara itzuli zen, High Hopes (1989), FIPRESCI saria Venezian. Ondoren etorriko ziren Life is Sweet (Gozoa da bizitza, 1990), Naked (Bilutsik, 1993) Cannesen Urrezko Palma irabazitakoa, Secrets & Lies (Sekretuak eta gezurrak, 1996), honekin bigarren Urrezko Palma eskuratu zuelarik, Career Girls (Gaur egungo bi neska, 1998) eta Topsy-Turvy (2000).
FITXA
Zuzendaria
Mike Leigh
Gidoia
Mike Leigh
Argazkia
Dick Pope
Muntaketa
Lesley Walker
Musika
Andrew Dickson
Antzezleak
Timothy Spall, Alison Garland, Lesley Manville, James Corden, Ruth Sheen, Marion Bailey
Salmentak
Studio Canal Espace Lumière 50, quai du Point du Jour 92100 Boulogne Billancourt
Iraupena
128 m.
Herrialdea
Erresuma Batua - Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea