tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Bowling for Columbine
Zabaltegi - Zinemaldien Gailurra

Estatu Batuetan biolentzia eta beldurraren patologiaren ikuspuntu eztabaidagarri eta gogorra erakusten du dokumental honek, su-armek eragindako hildako-kopuru handiena duen herrialdea, non arma gehiago dago boto-emaileak eta telebistak baino. Armekin txora-txora eginda gauden nazio bat gara, ala burutik jota gaude eta kito? Charlton Heston eta Erriflearen Elkarte Nazionalaren errua ote? Ala oraindik konpontzeke dauden arrazazko gatazkak dira hainbeste heriotz eragiten dutenak? Eskuindarrek erantzuletzat Hollywood, Rock and Rolla eta Internet jotzen dituzte. Ala amerikarrak historikoki indarkerirako joera daukagu besterik gabe? 1999an Columbine High School-en gertatutako tiroketa tragikoaren ondorioak dira Bowling for Columbine filmaren muina, irailaren 11ko ajea bete-betean bizi duen herriaren erretratu probokatzaile, sakon eta tarteka garratza aurkezten duena.
BIOGRAFIA
New Yorkeko Zinema Kritikari Zirkuluak dokumental onenaren sariarekin nabarmendutako Roger & Me (1989) filmaz ezagutarazi zen. 1995ean, Canadian Bacon komedia idatzi eta zuzendu zuen, eta horren ostean, dokumentalen generora itzuli zen, The Big One sarituarekin. Gainera, ekoizle, zuzendari, gidoilari eta telebista-saioen aurkezle gisa aritu da TV Nation bezalakoetan eta umore politikoa jorratzen duten hainbat best-seller liburuen idazle ere bada.
FITXA
Zuzendaria
Michael Moore
Gidoia
Michael Moore
Argazkia
Brian Danitz, Michael McDonough
Muntaketa
Kurt Engfehr
Musika
Jeff Gibbs
Salmentak
Alliance Atlantis 121 Bloor Street East, Suite 1500 Toronto, Ontario M4W 3M5 Tel
Iraupena
120 m.
Herrialdea
Alemania - Kanada - AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea