tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Laissez-passer (Igarotzeko baimena)
Zabaltegi - Zinemaldien Gailurra

Paris, 1942. 1940az gero, Frantzian pelikulak egiten dituen Continental Films izeneko produkzio-etxe alemaniar batek frantses guztien ezbai jakin bat islatzen du: posible al da lanean jarraitzea ezer gertatu ez balitz bezala? Ala kolaboratzeari uko egin eta herrialdetik alde egin behar al da? Jean Devaivre Continental-ean zuzendariaren laguntzaile gisa hasiko da erresistentziako bere jarduerak ezkutatzeko. Ekintzazko gizona da, oldartsua eta ausarta. Jean Aurenche poeta arima duen gidoilari bat da, alemanen lan eskaintzak errefusatzen saiatzen dena. Hiru amoranteen artean zein aukeratu ez dakien gizon isila da. Hauen inguruan hamarka pertsonaia biraka dabiltza, batzuk otzanak, besteak, berriz, errebeldeak. Batzuk borrokan dihardute eta beste batzuk etsaiarekin kolaboratzen dute; nolanahi ere, okupatutako Frantzian denek pairatu beharko dituzte gosea, hotza eta murrizketak.
BIOGRAFIA
Lyon, 1941. Genero desberdinak landu ditu, gizarte arazoei buruzko gogoetari sekula begirik kendu gabe: La mort en direct (Heriotza zuzenean, 1979), Coup de torchon (1981), ?Round Midnight (Gauerdi inguruan, 1986), La vie et rien d'autre (Bizitza baino ez, 1989), L'appât (Beita, 1995), La fille de D'Artagnan (D'Artagnanen alaba, 1994), Capitaine Conan (Conan kapitaina, 1996, Epaimahaiaren Aipamen Berezia Donostian) eta Ça commence aujourd'hui (Dena gaur hasten da, 1999, Publikoaren Saria Donostian) dira bere pelikularik esanguratsuenak. 1999an Donostiako Zinemaldiaren Epaimahai buru izan zen.
FITXA
Zuzendaria
Bertrand Tavernier
Gidoia
Jean Cosmos, Bertrand Tavernier
Argazkia
Alain Choquart
Muntaketa
Sophie Brunet
Musika
Antoine Duhamel
Antzezleak
Jacques Gamblin, Denis Podalydès, Marie Gillain, Charlotte Kady, Marie Desgranges, Maria Pitarresi
Salmentak
Studio Canal 5-13 boul. de la République 92100 Boulogne Billancourt Tel. 33 1 71
Iraupena
170 m.
Herrialdea
Frantzia - Alemania - Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea