Astelehen goizero, Vincentek ohikeria monotono berdinari ekiten dio. Ordu eta erdiko bidaia zigarrorik erre ezinik, gogoko ez duen lan batera iristeko. Etxera itzultzean, famili betebeharrek pintatzeko zaletasuna oztopatzen diote. Jada Vincentek ezin ditu astelehen goizak jasan. Lantegiaz, bere emazte eta seme-alabez, bizitzaren kontraesanez, nekazal herri horretako biztanleen ustekabeko bitxikeriez gogaiturik dago: postariak denen eskutitzak irakurtzen ditu; apaizak ez die emakumeei begirik gainetik kentzen; baserritar zikoitz batek segurtasun-sistema berriak jartzen darrai; nerabeak bizikletaz joan-etorrian dabiltza burutik pasatzen zaien guztiaz hitz eginez herriko bizimodua eramangarriagoa egitearren... Egun batez, Vincentek mundu pixka bat ikusi nahi duela erabaki eta Veneziara joango da. Han bizitzan duen hutsune zehatzaz jabetu daiteke agian.
BIOGRAFIA
Tbilisi (Georgia), 1934. Moskuko Zine Eskolan lizentziatutako Iosseliani, 1971n Ikho shashvi mgalobeli (Behin bazen zozo kantari bat) filmak SESBtik kanpo ezagutarazi zuen. 1975ean filmatutako Pastorali (Pastorala) lana agintari sobietarrek bahituta egon zen 1981ean Berlinen aurkeztu zen arte, Kritikaren Saria lortuz. Zentsuraren kontra borrokatzeaz akituta, Iosselianik Frantziara aldatu zuen bizilekua 1982an, non besteak beste, Les favoris de la lune (Ilargiaren gustukoak, 1984), Et la lumière fut (1989) edo Adieu, plancher des vaches (Adio, lehorreko lurrari, 1999) zuzendu zituen.
FITXA
Zuzendaria
Otar Iosseliani
Gidoia
Otar Iosseliani
Argazkia
William Lubtchansky
Muntaketa
Otar Iosseliani
Musika
Nicolas Zourabichvili
Antzezleak
Jacques Bidou, Anne Kravaz-Tarnavsky, Narda Blanchet, Radslav Kinski, Dato Tarielachvili
Salmentak
Celluloid Dreams 2, rue Turgot 75009 Paris Tel.: 33 1 49 70 03 70 Fax: 33 1 49 7