tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Baby
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Auto-istripu larri bat. Lillyren ama eta Paulen emaztea hil dira. Lilly txikia, Frank bere aita eta Paul bere laguna bizirik atera dira. Hamahiru urte geroago, Frank eta Paul arrakastarik izan ez duten bi pertsonaia bilakatu dira, striptease klub batean tabernari eta bizkartzain gisa bizirauten saiatzen direnak, eta Lilly dagoeneko nerabezaroan dago. Lilik Paul seduzitu eta haurdun geratzen denean gertatuko da deskalabrua. Amorruak itsututa, neskaren aitak mutil bat tirokatzen du, bere alaba bortxatu duelako ustean. Orain dela asko istripua gertatu zen toki berera eramango ditu halabeharrak, atzera ere.
BIOGRAFIA
Municheko Kammerspiele ospetsuan ikasi ostean, Philipp Stölzl antzerkian dekoratzaile lanetan aritu zen, harik eta, 1996an, Vienako DoRoren arte-zuzendari izendatu zuten arte. Berlinen DEPARTMENT M. sortu, eta Stölzlek musika-bideoak zuzentzeari ekin zion, mundu mailan Garbage eta Madonnaren bideoekin ezagutzera eman zelarik. DoRok Morituri te salutant bere film laburra ekoiztu du, bere lehen film luzea bezalaxe, Baby.
FITXA
Zuzendaria
Philipp Stölzl
Gidoia
Wolfgang Kohlhaase, David Hamblyn
Argazkia
Michael Mieke
Muntaketa
Sven Budelmann
Musika
Ingo Frenzel
Antzezleak
Alice Dwyer, Lars Rudolph, Filip Peeters, Irina Platon, Hamid Bundu
Salmentak
Bavaria Film International Bavariafilmplatz 8 D-82031 Geiselgasteig Tel.: 49 89
Iraupena
105 m.
Herrialdea
Alemania
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea