tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Carlos contra el mundo / Carlos Against the World (Carlos munduaren aurka)
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Carlos Malagako auzo proletario bateko 25 urteko gaztea da, bere aita hil ondoren, bere amaz eta anaia txikiaz arduratu beharko duena. Amak zendutako aitaren lekua bete dezan derrigortzen du baina, zortzi urte zituenetik gizon-armiarma ezin izan zitekeela jakin zuenez gero, Carlos munduan galduta dabil. Bere estreinako bokazioak bezainbeste beteko duen zerbait aurkitzeko itxaropenez, ez du onartu nahi azkenean bere lehengusuarekin oroigarriak saltzen ibili beharko duela eta soldata bizitza osoan bere amari eman beharko diola. Hartara, lan bat duela asmatu eta goizero bere alegiazko enplegura doa bere aitaren traje zaharraz jantzirik. Amak eskatzen dion dirua lortzeko, gezur hori egunez egun elikatu beharko du. Eta gezurra karta-gaztelu bat bezain altu haziko da eta hura bezain ahul...
BIOGRAFIA
Malaga, 1967. Andaluziako Antzerki Zentroan ikasi zuen eta, ondoren, Zine eta Antzerki Zuzendaritza Londresko Royal Court Theatre-n eta New York Film Academy-n. Triki-Trake eta La Permanente antzerki-konpainiak sortu ditu, zuzendari eta aktore gisa arituz. Zineman, Los Díaz Felices eta Bailongas (2000) film laburren eskutik hasi zen, bi filmokin berrogeitik gora nazio eta nazioarteko sari eskuratuz. Carlos contra el mundo da bere lehen luzemetrajea.
FITXA
Zuzendaria
Chiqui Carabante
Gidoia
Chiqui Carabante
Argazkia
Alfonso Parra
Muntaketa
Angel Hernández Zoido
Musika
Lucio Godoy
Antzezleak
Julián Villagrán, Victoria Mora, Silvia Rey, Juanma Lara, Fany de Castro
Salmentak
Jaleo Films, S. L.
Iraupena
91 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea