Bizitzak eman dizkien astinduez gogaiturik, Max eta Lindak Kanadako iparmendebalderantz ihes egitea erabaki dute. Acadiatik Yellowknife-rako bidaian, striptease egiten duen mutil biki pare bat, night club bateko zinemdutako abeslaria eta honen managerra ezagutuko dituzte. Noraezean dabiltzan deserrotutako pertsonaia hauen artean, harreman korapilatsu eta albi berean hauskorrak sortuko dira, oraindik geratzen zaien etsitako grinaren bazterrera eramango dituena.
BIOGRAFIA
Bere partaidetzaz sortutako Les Productions de l'Os dantza-taldean dantzari eta koreografo gisa aritu ondoren, Rodrigue Jeanek Antzerkia eta Zuzendaritza ikasi zituen Londresen. 1989an, La déroute bere lehen film laburra zuzendu zuen, ondoren La voix des rivières dokumentala eta La mémorie de l'eau eta L'appel bideoan eginiko film laburrak burutu zituelarik. Full Blast (1999), bere lehen luzemetrajeak, Torontoko zinemaldiaren Epaimahaiaren Aipamen Berezi bat lortu zuen, baita Zuzendaritza eta Gidoi onenaren saria ere Halifax-en.
FITXA
Zuzendaria
Rodrigue Jean
Gidoia
Rodrigue Jean
Argazkia
Yves Cape
Muntaketa
Mathieu Bouchard-Malo
Musika
Robert Marcel Lepage
Antzezleak
Patsy Gallant, Hélène Florent, Sébastien Huberdeau, Philippe Clément, Brad Mann, Todd Mann
Salmentak
K Films Amérique CP2 Succursale Beaubier Montréal, Québec H2G 3G8 Tel.: 514 277