tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  > Donostia Sariak > ISABELLE HUPPERT
ISABELLE HUPPERT
 

Hamasei urte zituen pantailan lehenengoz agertu zenean, zinemako bere pertsonaia nolakoa izango zen iragartzen zuen paper bat antzeztuz: Claude Sauteten César et Rosalie filmeko familiako alaba nerabea. Urtebete geroago Les valseuses pelikulan haragitu zuen Jacqueline txikiari bizitasun ikaragarria eman zion. Baina zinez La dentellière Claude Gorettaren protagonista isilarena antzeztuz eman zen ezagutzera. Hogei urte eskas zituela, 1955ean jaiotako Isabellek haurtzarotik zuen ametsa gauzatzea lortu zuen: aktore izatea. Orduz gero, Isabelle Hupperten presentziak laurogeitik gora film bete ditu. Europar eta amerikar zuzendari interesgarrienekin lanean aritutakoa da: Godard [Sauve qui peut (La vie)], Pialat (Loulou), Tavernier, (Coup de torchon), Cimino (Heaven’s Gate), Hartley (Amateur), Ruiz (La comédie de l’innocence)... Bere izena Claude Chabrol zuzendariarenari ezinbestean uztartuta dago. Chabrolek bat-bateko hiltzaile bihurtu zuen Violette Nozière (1978) filman, honekin estreinakoz Cannesen sari bat lortu zuelarik. Orduantxe jaiotako adiskidetasunak eta harremanak urteen joan-etorrian bost fruitu gehiago emango zituen: Une affaire de femmes, Madame Bovary, La cérémonie, Rien ne va plus (Akabo jokoa), Urrezko Maskorra 1997ko Donostiako Zinemaldian, eta Merci pour le chocolat. Hauetan guztietan, Isabelle Huppertek, nolabait esatearren, batere gomendagarriak ez diren heroisak haragitu ditu, maitasunaren eta umorearen arteko anbiguotasuna eman die, eta hauxe da, ezbairik gabe, aktore gisa duen gaitasunetako bat. Azken urteotan erregistro bikoitz horren heldutasuna erakutsi duten bi filmen protagonista izan da: Hanekeren La pianiste (Piano-jolea) filmeko Erikaren labanaren pareko gogortasuna batetik, Cannesen bere bigarren saria eman ziona eta zuzendari berarekin burututako Le temps du loup, eta bestetik, Ozonen 8 femmes (8 emakume) pelikulan tximeleta eder bihurtzen den neskazahar zoragarria. Ofizioan daramatzan hogeita hamar urtetan, eta hainbeste pertsonaia gogoangarriren ostean, mundu mailako zineman ezinbesteko bihurtu da aktore honen izena.

 
ISABELLE HUPPERT
ISABELLE HUPPERT

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea