tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Al-sinima al-arabiya al-shabba/Caméra arabe / Arab Camera (Kamera arabiarra)
Bizilagun Eta Adiskide Artean

Zinema arabiar berriaren historia kontatzen du dokumental honek, pelikula hau filmatu zen garaian hogei urteko ibilbidea zuena, eta egile esanguratsuenak aurkezten dizkigu euren lan nagusienen laburpen zabalekin batera, mundu arabiarra astindu zuten gertakarien eta lan horien arteko lotura agerian jarriz. Zinema arabiar berriak oso testuinguru zailean garatu behar izan zuen, garaiko gobernuen presiopean eta gainezka zegoen film inportatuen merkatu baten mugen artean harrapatuta.
BIOGRAFIA
Hammam-Lif (Tunisia), 1944. Frantzian literatura ikasi zuen, baina zine-kluben giroan ibiltzeak zinemara inguratuko du berehala, kritikari eta saiogile moduan lehenik, eta zuzendari bezala gero. Bere lehen lanek ez zuten oihartzun handirik izan, Halfaouine (Halfawin, asfur al-sath/Halfaouine, l'enfant des terrasses, 1990) filmak ordea sekulako arrakasta izan zuen, Uda bat La Gouletten-ek (Halk al-Wad/Un été à La Goulette, 1995) ere nolabait errepikatu zuena.
FITXA
Zuzendaria
Ferid Boughedir
Gidoia
Ferid Boughedir
Argazkia
Ahmed Zaâf
Muntaketa
Moufida Tlatli
Iraupena
62 m.
Herrialdea
Tunis
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea