tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Vivre au paradis / Living in Paradise (Paradisuan bizi)
Bizilagun Eta Adiskide Artean

1961-62. Aljeriako gerra puri-purian dago. Lakhdar, igeltsero moduan aritzen den etorkin aljeriar bat, Nanterreko txabola batean bizi da, Parisko auzo txiro batean. Bakarrik bizitzeaz akiturik dago eta beldur da Aljeriako hegoaldean geratu diren bere emazte eta seme-alabak nolakoak diren ere ahaztuko ote zaion. Bere familia Frantziara eramatea lortu bai, baina orduan beraientzat etxebizitza duin bat aurkitu beharko du. Lakhdar bere herrikideak ustiatzen dituen aprobetxategi horietako bat bihurtuko da eta behar izanez gero, edonor saltzeko gai ere badena. Ez daki ordea Nora, bere emaztea, jarduera militante batean murgilduta dagoela. Familia hausteko zorian dago, baina auzoko elkartasunak salbatuko ditu, Aljeriak bere burujabetasuna ospatzen duen une berean.
BIOGRAFIA
Asnières-sur-Seine, 1965. Frantzian aljeriar jatorriko sendi baten baitan jaioa, zine-ikasketak egin eta bere jardun profesionalari aktore zein gidoilari gisa ekingo dio, 80ko hamarkadaren erdialdera lehendabiziko dokumental eta film laburrak egin bitartean, horien artetik Couleur d'enfants (1994) gailenduz. Vivre au paradis (1998) da oraindaino burutu duen fikziozko film luze bakarra.
FITXA
Zuzendaria
Bourlem Guerdjou
Gidoia
Bourlem Guerdjou, Olivier Lorelle, Olivier Douyère
Argazkia
Georges Lechaptois
Muntaketa
Sandrine Deegen
Antzezleak
Roschdy Zem, Fadila Belkebla, Omar Bekhaled, Farida Rahouadj, Hiam Abbass
Iraupena
105 m.
Herrialdea
Aljeria-Frantzia-Belgika-Noruega
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea