tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Wa baad.../Et après... / And then... (Eta gero...)
Bizilagun Eta Adiskide Artean

Ipar Marokoko hainbat herritan bezala, Fnideq-eko gazteak Espainiako kostaldera iristearekin amesten dute etorkizun hobeago baten esperantzan. Mustapha salerosketa txikiekin hainbestean bizi den gazte horietako bat da. Denbora gehiena herriko kafe-etxean igarotzen du bere lagun Larbi eta Khalidekin. Espainiako telebistan itsasartea ontzi hauskorretan zeharkatzen itotako pertsonen irudiak ikusten dituzte behin eta berriz. Larbik zeharkaldia saiatu nahi du, arriskutsua den arren, eskean ibiltzeaz aspertuta baitago. Khalidek, ordea, bere herrian sinesten du eta gauzak hobetzen saiatu behar dela uste du. Mustapha gustura joanen litzateke, baina ez dio arriskuari aurre egin nahi. Leilak, Mustapharen arrebak, Espainian dihardu, eta egun batez, Miguel bere patroiarekin eta Laura, honen emazte ohiarekin bisitan itzuliko da. Hauek haxis-trafikoan jardutea proposatuko diote eta Mustaphak baietz esango du.
BIOGRAFIA
Tetuan (Maroko), 1951. Rabateko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi arren, 70eko hamarkadako erdialdeaz geroztik Marokoko telebistan dihardu hainbat dokumental eta telesailetako ekoizle eta errealizadore gisa. Wa baad.../Et après... da zinerako bere lehen film luzea.
FITXA
Zuzendaria
Mohamed Ismail
Gidoia
Mohamed Ismail, Sylvain Agaesse
Argazkia
Denis Gravouil
Muntaketa
Alima Arouali
Musika
Steph of SF, Orchestra des Stars de l'Orient, Groupe Verde
Antzezleak
Rachid El Ouali, Mohammed Miftah, Victoria Abril, Siham Assif
Iraupena
92 m.
Herrialdea
Maroko-Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea