71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Ana y los otros / Ana and the Others (Ana eta besteak)

Celina Murga
Argentina      80 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Ana bere jaioterrira iristen da hainbat urte kanpoan igaro eta gero. Bere iraganaren bila doa, baina oso gutxi geratzen zaio bertan, lagun batzuk besterik ez eta Anak berregituratu nahiko dituen irudi ahul gutxi batzuk. Bertakoa izatearen eta deserrotzearen arteko sentsazio bitxi bat bere baitan darama. Anak herriko egunkaria erosten du eta Marianok, nerabezaroko bere mutilak ateratako argazki bat ikusten du bertan. Argazki horrek mutilaren bila joateko gogoa pizten dio. Bigarrren Hezkuntzan izandako lagun eta ikaskide ohiekin elkartzen da eta denei Marianoren berri galdetzen die. Azkenik, bizitzera Victoriara joan dela jakingo du, gertu dagoen hiri txiki batera. Anak orduan bidaia berri batean abiatzea erabakiko du.
Zuzendaria
Celina Murga (Argentina)
Gidoia
Celina Murga
Argazkia
Marcelo Lavintman, José María Gómez
Muntaketa
Martín Mainoli
Antzezleak
Camila Toker, Ignacio Uslenghi, Juan Cruz Díaz La Barba, Natacha Massera
Iraupena
80 m.
Herrialdea
Argentina
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: