71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

El fondo del mar / The Bottom of the Sea (Itsasoaren hondoa)

Damián Szifron
Argentina      91 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Sariak
Toledo, 25 urteko arkitektogaia, zeloak jota dago. Lanean arreta jarri ezinik dabil Ana bere neska-laguna egiten eta egiten ez duenari adi baitago. Egun batez, etxerakoan, ezin du Anaren negarren eta nerbio dantzarien zergatia ulertu, neska sukaldera joan eta bere amesgaiztorik txarrena egia bihurtu dela ohartuko den arte: beste gizon bat aurkitu du bere apartamentuan ezkutaturik. Toledok aitzakia bat asmatuko du apartamentutik alde egiteko, larritasunak eta etsipenak ia arnasa hartu ezinik utzi dutela Ana konturatu ez dadin. Eraikinaren kanpoan amorantearen irteera itxarongo du eta gau oso batez luzatuko den jazarpena hasiko da, gizon hori nor den eta Ana zertaz ezagutzen duen jakitearren.
Zuzendaria
Damián Szifron
Gidoia
Damián Szifron
Argazkia
Lucio Bonelli
Muntaketa
Nicolás Goldbart
Musika
Guillermo Guareschi
Antzezleak
Daniel Hendler, Gustavo Garzón, Dolores Fonzi, Ramiro Agüero, Ignacio Mendi
Iraupena
91 m.
Herrialdea
Argentina
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: