tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
El Polaquito / The Little Polish
Horizontes Aukeraketa

Buenos Airesko Estación Constitución-eko bagoietan tangoak kantatzen, Roberto Goyeneche ?Polaco? Argentinako tangolari nabarmenetako bat imitatzen, bizibidea ateratzen duen kaleko mutila da ?El Polaquito?. Geltoki berean prostituzioan diharduen neska bat, ?La Pelu?, ezagutu eta harekin maiteminduko da. Egunero-egunero irabazien kontuak eman behar dizkiote ?Rengo? (herren) Carbajali, bi gazteak esplotatu egiten dituen zapata-garbitzaile faltsua den mafiosoa eta geltokian egiten diren negozio zikin guztiak kontrolatzen dituena. ?El Polaquito?-k ?La Pelu? libratu nahiko du eta horrek gaizkileentzako arriskugarri bihurtuko du. Filmak 1994an eraildako nerabe baten egiazko istorioa du oinarri eta protagonistak benetako kaleko mutilak dira.
BIOGRAFIA
El desquite (1983), En retirada (1984), La búsqueda (1985) eta Al filo de la ley (1991) film poliziakoen zuzendari den Desanzok Argentinako historiako pertsona ospetsu nabarmenei buruzko pelikulak ere zuzendu ditu, hala nola, Eva Perón (1996), Hasta la victoria siempre (1999), Ernesto Che Guevararen bizitzari buruzkoa, eta El amor y el espanto (2000), Jorge Luis Borgesen ingurukoa. Honez gain, ia 90 dokumental eta 2.500 iragarki zuzendu ditu.
FITXA
Zuzendaria
Juan Carlos Desanzo
Gidoia
Juan Carlos Desanzo, Ángel O. Espinosa
Argazkia
Carlos Torlaschi
Muntaketa
Sergio Zóttola
Musika
Martín Bianchedi
Antzezleak
Abel Ayala, Marina Glezer, Fernando Roa, Roly Serrano, Laura Spinola
Salmentak
Alma Ata International Pictures, S. L.
Iraupena
92 m.
Herrialdea
Argentina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea