tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Polvo enamorado / Lovesick Dust (Hauts maitemindua)
Horizontes Aukeraketa

Matiasek, Peruko kostaldeko herriska bateko alkateak, emaztea galdu zuen Percy bere semea haur bat besterik ez zela. Nekazari xume batzuren alaba txiki eta ederraz, Nataliaz, arduratuko da Matias, neska komentu batean sartuz. Neskak 17 urte betetzen dituenean, gurasoek neska ezkontzan emango diote Matiasi. Nataliak erlijiorako benetako bokazioa du eta komentuan jarraitu nahiko luke, baina aita Estebanek, Matiasen laguna denak, bere betebeharra ezkontzea dela gogoraraziko dio. Nataliak baldintza bakar bat jarriko du, ordea: Matiasek ezingo duela ukitu. Lau urtez ezkonduta egon ondoren, itxuraz bizitza atsegina daramate, baina orduan Matiasek akordioa hautsiko du. Hartara, Santiago erretore gaztea etorriko da aita Esteban ordezkatzera, Natalia mistikoak Kristoren pertsonifikazioa bailitzan ikusiko duena, eta egoera horretan tragedia saihestezina izango da.
BIOGRAFIA
Luis Barrios de la Puente telebista peruarreko Canal 9 eta Inca Films ekoiztetxeko hainbat film laburren muntatzaile gisa hasi zen lanean. 1992an, Una noche con Angela eta Tu amor, mi amor film laburrak idatzi eta zuzendu zituen. Orduz gero, telenobela ugari zuzendu du Iguana Producciones-en enkarguz (berrienak, Todo sobre Camila, María Rosa búscame una esposa, Vidas prestadas eta Girasoles para Lucía), Polvo enamorado bere lehen film luzea delarik.
FITXA
Zuzendaria
Luis Barrios
Gidoia
Giovanna Pollarolo
Argazkia
Carlos de la Cadena
Muntaketa
Danielle Fillios
Musika
Víctor Villavisencio
Antzezleak
Gianella Neyra, Paul Vega, Gustavo Bueno, Julián Legaspi, Norka Ramírez
Salmentak
Canela Films 2ª Privada de Calzada de los Reyes 21, Altos B 62130 Cuernavaca (Mé
Iraupena
106 m.
Herrialdea
Peru
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea