tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
El efecto Iguazú / The Iguazu Effect (Iguazu efektua)
Made in Spain

El efecto Iguazú filmeko protagonista lan-merkatutik kaleratu duten langile-talde oso bat da. Telekomunikazio enpresa moderno baten partaide izateaz harro dauden 1800 gizon dira, Sintel-eko langileak, Espainiako linea telefonikoak berritzeaz arduratu zen enpresa prestua. Sindikatu afiliazio kopuru ikaragarriaz, euren buruzagiak negoziaziora eta puntualki euren hitzarmenak adosteko mobilizazioetara ohituta zeuden. Eta bat-batean kalean ikusi zituzten euren buruak. Enpresako iruzur-salmentak aurrekaririk gabeko ekintza batera bultzatu zituen: euren etxeetako bizimodua Madril erdiguneko Paseo de la Castellanan eraiki zituzten kanpin-denda eta txaboletako bizikidetasun gogorragatik aldatzera. Beren erresistentziaz, Sintel-eko langileak antiglobalizazio mugimenduaren erreferente bihurtu ziren.
BIOGRAFIA
Castellar del Vallés (Bartzelona, 1946). Dozena bat pelikulatan zuzendaritza-laguntzaile izan zen, tartean Vicente Arandaren zenbaitzurena eta telebistan luze eta zabal aritua da (Los años vividos sailaren errealizadore eta Quién sabe dónde eta Buscados con cargo programetako zuzendariorde izan zen, denak TVErako). Dokumentalak ere zuzendu ditu, Subcomandante Marcos: viaje al sueño zapatista eta Guatemala: la hora de la verdad, kasu. El efecto Iguazú lanaz 2002ko Dokumental Onenaren Goya saria eskuratu zuen.
FITXA
Zuzendaria
Pere Joan Ventura
Gidoia
Georgina Cisquella
Argazkia
Alberto Molina
Muntaketa
Anastasi Rinos
Musika
Ángel Muñoz (Reverendo)
Antzezleak
Colectivo de Trabajadores de Sintel
Salmentak
Cre-acción Films S. L.
Iraupena
90 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea