tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Torremolinos 73
Made in Spain

Alfredo Lopez, etxez etxe entziklopediak saltzen dabilenari, eta Carmen bere emazte xarmagarriari, 70eko hamarkadaren hasieran Alfredoren nagusiak bere bizitzak betirako aldatuko dituen proposamen bat egiten die: bere bikote-bizitza islatzen duten pelikula erotikoak filmatzea, soilik Eskandinavian banatuko liratekeenak. Hartara, Alfredo zinearekiko bere zaletasunaz jabetzen da eta Carmen bere filmetako protagonista eta musa delarik, zuzendari-jardunbide oparo bati ekingo dio. Ingmar Bergmanen zinegintza inspirazio duelarik, Alfredok zuzendari ?serio? bihurtu nahiko du eta talde daniar batekin Costa del Sol-en berak bere bizitzako pelikula uste duena filmatuko du: Torremolinos 73.
BIOGRAFIA
Bilbon jaioa. 1988an Mamá zuzendu zuen, espainiar zinegileen artean kultuko film laburra dena, bertan Alex de la Iglesia arte-zuzendari moduan hasi baitzen. Bere jarduna EEBBetan jarraitu zuen, NYUn Zuzendaritza-masterra eskuratu eta Truth and Beauty laburra zuzendu zuen, Palm Springs-eko zinemaldian saritu zutena. New York Film Academy-ko irakasle izana, iragarkiak zuzendu ditu Estatu Batuetan eta Kuroi Boots bideoklipa Japonian. Torremolinos 73 da bere lehen film luzea.
FITXA
Zuzendaria
Pablo Berger
Gidoia
Pablo Berger
Argazkia
Kiko de la Rica
Muntaketa
Rori Sáinz de Rozas
Musika
Mastretta
Antzezleak
Javier Cámara, Candela Peña, Juan Diego, Fernando Tejero, Mads Mikkelsen
Salmentak
Sogepaq Avenida de los Artesanos, 6-Tres Cantos 28760 Madrid Tel 34 91 736 74 00
Iraupena
93 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea