tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
O caminho das nuvens / The Middle of the World (Lainoen ildotik)
Sail Ofiziala

Romão, kamioilari analfabeto eta langabearen benetako istorioan dago oinarrituta, zeina Rose bere emazte eta bost seme-alabekin, Brasilgo ipar-ekialde txirotutako Paraibatik Rio de Janeiroraino lan bila bizikletan doana. Lau bizikleten gainean doazela, familiak elkartasuna eta axolagabetasuna ezagutuko ditu, oldarkortasuna eta begikotasuna. Bere maitasuna handia den arren, Romão eta Rosek euren arteko eta Antonio, bere seme zaharrenarekin, nerabea denarekin, sortzen diren tirabirak jasan beharko dituzte. Brasilgo barrualdean zeharreko 3.000 kilometroko odisea bat izango da azken finean, Brasilgo postal politena den Rio de Janeirora bidean doazela, Romãorentzat, Agindutako Lurraldea den horretara.
BIOGRAFIA
Vicente Amorim zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen zinean. Ehundik gora iragarki eta musika-bideo zuzendu ditu. Lau film laburren egile ere bada (Vaidade!, Lona, Tudo cheira a gasolina eta Don't Get Charged Up) eta Too Much Brazil dokumentala, 2001eko Miami Brazilian Film Festival delakoan saritua. O caminho das nuvens da bere lehen film luzea.
FITXA
Zuzendaria
Vicente Amorim Amorim
Gidoia
David França Mendes
Argazkia
Gustavo Hadba
Muntaketa
Pedro Amorim
Musika
André Abujamra
Antzezleak
Cláudia Abreu, Wagner Moura, Ravi Ramos Lacerda, Sidney Magal
Salmentak
Produçoes Cinematográficas LC Barreto Ltda
Iraupena
85 m.
Herrialdea
Brasil - Argentina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea