Gyunggi probintzia, Hego Korea, 1986. Bortizki bortxatu eta eraildako neska gazte baten gorpua agertu da. Bi hilabete geroago, antzeko bortxaketa eta hilketak gertatuko dira. Eta basatikeria horiek sekula ezagutu ez dituen herrian, segidako hiltzaile bat ote dabilen susmoa zabalduko da. Talde berezi bat antolatuko da barrutia zaintzeko; Park Doo-man bertako detektibea eta Seuldik datorren Seo Tae-yoon detektibea buru dira, honek eskatu baitu kasuan egotea. Haatik, hilketak argitzea gero eta zailagoa dirudi, eta detektibeak itxaropena galtzen hasiak dira. Filma benetako istorio batean oinarritzen da.
BIOGRAFIA
1969an jaioa, Hego Koreako Arte Zinematografikoen Akademian burutu zituen zine ikasketak. Bere karrera amaierako laburrak, Incoherent, adituen arreta erakarri zuen dagoeneko. Gero, 1998an, bere herrian arrakasta handia izandako Phantom, The Submarine gidoiaren idazketan parte hartu zuen. Bere lehen film luzeak, Barking Dogs Never Bite (2000), Donostiako Zinemaldian hasi zuen bere ibilbidea, gero nazioarteko hainbat zinemalditan erakutsiko zelarik.
FITXA
Zuzendaria
Bong Joon-ho
Gidoia
Bong Joon-ho, Shim Sung-bo
Argazkia
Kim Hyung-koo
Muntaketa
Kim Sun-min
Musika
Iwashiro Taro
Antzezleak
Song Kang-ho, Kim Sang-kyung, Byun Hee-bong, Song Jae-ho, Kim Rwe-ha
Salmentak
CJ Entertainment 11 Fl., Cheiljedang Bldg, 500 Namdaemoon-ro, 5-ga Jung-gu Seoul