tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Schussangst / Gun-Shy
Sail Ofiziala

Lukas zerbitzu zibila betetzen ari da zahar eta gaixoen artean jatekoa banatuz. Ez dauka lagunik eta denbora gehiena bakarrik pasatzen du, gauetan hiria zeharkatzen duen ibaian barrena arraunatuz. Isabella ezagutuko du, bere ametsetako neska malenkoniatsu eta liluragarria, eta txora-txora eginda geratuko da. Aurrerantzean hura babestea eta zaintzea izango da bere helburu bakarra. Haatik, ontziralekuan gertatutako lapurreta baten ikerketaren arabera, Johannsen polizia ofizialarentzat susmagarri da Lukas. Soldadutza egiteari uko egin dion bakezalea den arren, Lukas jazartuta sentitzen da eta errifle bat erosiko du. Jadanik ez da pertsona bera. Isabella aldentzen hasten zaionean, Lukasek galduta ikusiko du bere burua eta ez da gauza izango egoerari aurre egiteko.
BIOGRAFIA
1957an Tbilisi-n (Georgia) jaioa, bertako Zine eta Antzerki Institutuan hezi zen eta gaur egun Berlinen bizi da. Zuzendaritza laguntzaile gisa lan egin ondoren, 1984an burutu zuen bere lehen film laburra, White Night, eta aspaldi gabe, 2002. urtean, An Erotic Tale laburra filmatu du. Schussangst baino lehen bi film luze egin zituen: Locarnoko Zilarrezko Lehoinabarra merezi izandako Zghvardze (On the Verge, 1993), eta Lost Killers (2000), urte hartan Donostiako Zabaltegin ikusia.
FITXA
Zuzendaria
Dito Tsintsadze Tsintsadze
Gidoia
Dirk Kurbjuweit, Dito Tsintsadze
Argazkia
Manuel Mack
Muntaketa
Vessela Martschewski
Musika
Gio Tsintsadze, Dito Tsintsadze
Antzezleak
Fabian Hinrichs, Lavinia Wilson, Johan Leysen, Ingeborg Westphal, Rudolph-W Marnitz
Iraupena
102 m.
Herrialdea
Alemania
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea