tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
SuperTex
Sail Ofiziala

Max Breslauer, gazte erakargarri eta bizizalea, Simon Breslauerren seme zaharrena da, Holandan ehun-inperio bat sortu zuen gerratik bizirik ateratako juduarena. Aita zorrotza eta maitekorra da aldiberean, usadioen jarraitzaile leiala, Shabbat-eko afari familiarrarena kasu. Maxek ez du bere bidea aurkitzen, aita nonahikoaren irudiak dena iluntzen baitu, hori dela-eta harengandik urrundu da nerabe zenetik. Haatik, gertakari-segida baten ondorioz (Shabbat-ean ume judu ortodoxo bat autoz harrapatuko du, bere aitaren maitalea omen den neska gazte misteriotsu bat azalduko da, bere neska-lagunak Israelera alde egingo du, aita koman sartuko da istripu baten ondorioz), Maxek bere burua zalantzan jarriko du eta azkenean aitaren ondarea onartu beharko du.
BIOGRAFIA
Mannheim (Alemania), 1957. Literatura, Artearen Historia eta Filosofian lizentziaduna, 1987an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Drachenfutter, sariak ugari jasoz, Cinecritica, Unesco eta Truffaut direlakoak, kasu. Ondoren, Winckelmanns Reisen (1990), Auf wiedersehen Amerika (1994), Fette Welt (1998) eta Abschied (2000) burutuko ditu. Halaber, Ludwigsburg eta Parisko Zine Akademia franko-alemaniarraren Tailerreko zuzendari da.
FITXA
Zuzendaria
Jan Schütte Schütte
Gidoia
Richard Reitinger, Andrew Kazamia, Jan Schütte
Argazkia
Edward Klosinski
Muntaketa
Renate Merck
Musika
Zbigniew Preisner
Antzezleak
Stephen Mangan, Jan Decleir, Maureen Lipman, Elliot Levey, Tracy-Ann Oberman
Iraupena
95 m.
Herrialdea
Alemania - Países Bajos
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea