tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Meteoro
Zinema Eraikitzen

Brasilia-Fortaleza errepideko lanak egiten ari den taldearen abangoardia osatzen duten hirurogeita hamar gizonak Bahiako sertao-aren erdian abandonatzen dituzte 1964ko apirilan, Joao Goularten gobernu aurrerakoia boteretik kentzen duen militar kolpeak eztanda egiten duenean. Hala ere, gaitzerdi, une horretan eurekin hamahiru prostituta baitzeuden. Bizirik irauteko, elkarte utopiko bat antolatuko dute elkarrekin -langileak eta prostitutak-, prostituziorik gabe, adarrik jarri gabe eta esplotaziorik gabe. Harmonia osoan biziko dira, harik eta misterioz beteriko zerutik beraientzat guztiz arrotzak diren bisitari batzuk agertzen diren arte.
BIOGRAFIA
Ponce-n (Puerto Rico) jaio zen. New Yorkeko Unibertsitatean Antzerki eta Zine doktoretza lortu ondoren, 70eko hamarkadako amaieran Iraultza Sandinistan esku hartuko du, Nikaraguako Zine Institutua sortuz, haren babespean El Danto idatzi eta zuzenduko zuelarik, Nikaragua sandinistan filmaturiko lehenengo pelikula. Salvadorreko FMLN-k gonbidatuta, El Salvador: el pueblo vencerá ezkutuan filmatuko du, 1981ean FIPRESCI saria lortuz, besteak beste. 1987az gero, bere lehen film luzea (Tesoro) egin zuen urtea, pantailaratzear dauden hainbat gidoi idatzi du.
FITXA
Zuzendaria
Diego de la Texera
Gidoia
Diego de la Texera
Argazkia
Renato Padovani
Muntaketa
Marcelo Pedrazzi
Musika
Marcos Susano, Lui Coimbra
Antzezleak
Daisy Granados, Claudio Marzo, Daniel Lugo, Maria Dulce Saldanha, Paula Burlamaqui
Iraupena
110 m.
Herrialdea
Brasil
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea