71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

El final de la noche / The End of the Night (Gauaren amaiera)

Patxi Barco
España      85 m.
Sinopsia
Zuzendaria
Senarra istripu batean hil zitzaionetik, pixkanaka bere bizitza berregin ari da Raquel. Egunkari bateko infografia-atalean dihardu, eta bost urte lehenago gertaturiko hilketa anizkoitz baten xehetasunak errepikatzeko enkargua jasoko du. Istripua eta hilketa gau berean gertatu ziren, eta agindu horrek esperientzia tragiko hura gogora ekarriko dio. Bi gertakariek elkarren artean loturaren bat dutela eta guztiaren ardatza bere memorian dagoela susmatzeak artegatasun-sentipen etengabea sortaraziko dio. Bien bitartean, krimen anizkoitzan parte hartzeagatik kondenatutako Ismael behin-behineko askatasunaz irtengo da kartzelatik.
Zuzendaria
Patxi Barco
Gidoia
Daniel Castro Villanueva, Ismael Martínez Biurrun
Argazkia
Gaizka Borgeaud
Muntaketa
Guillermo S. Maldonado
Musika
Juan Zulaika
Antzezleak
Asier Hormaza, Itziar Ituño, Iñaki Beraetxe, Joseba Apaolaza, Intxizu Bengoa, Klara Badiola
Salmentak
KWA Asociados Galeón, 32-bajo A 28042 Madrid Tel 34 91 747 31 00
Iraupena
85 m.
Herrialdea
España
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: