tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  >
Fuera de juego / Offside (Jokoz kanpo)
Zuzendari Berriak

Juanen istorioa kontatzen du, delituzko ekintzatan nahasiko den gazte xalo batena, bere herrialdeko kolapso sozial, ekonomiko eta moralak bere familiarengan eta inguruan sortzen dituen amorru eta ondorioek bultzatuta. Bere nortasun lotsatiak, bat etortzen ez den amodio batek, bere familiaren txirotasunak, lagun min baten kartzelaratzeak, non-nahi dauden errepresio eta ustelkeriak, hilketa batera bultzatuko dute Juan aholku desegokiek berotuta, bere urrezko ametsa gauzatzeko baliabideak lortzearren: bere herria utzi eta beste kontinente batean etorkizun hobea bilatzea.
BIOGRAFIA
Guaranda (Ekuador), 1963. 1988tik aurrera film labur eta dokumental ugaritan argazki-zuzendari izan da, telesail eta dokumentalen zuzendaritzaz arduratzeaz gain. Nazio Batuak eta Unicef erakundeetarako ere iragarki-laburrak zuzendu ditu. 1993an estreinakoz lehen film laburra idatzi eta zuzendu zuen, Tiling. Bigarrena, berriz, El tropezón (1999). Film luzeen zuzendaritza eta gidoilaritzari ekin zion Fuera de juego lanaz, iaz Zinema Eraikitzen sailerako hautatu zutena. Bochinche ekoiztetxeko kide da.
FITXA
Zuzendaria
Víctor Arregui Arregui
Gidoia
Luis Arregui, Víctor Arregui
Argazkia
Germán Valverde
Musika
Fabián Velasco
Antzezleak
Manolo Santillán, Daniel Bustamante, Fabián Velasco, Ximena Ganchala
Iraupena
90 m.
Herrialdea
Ecuador
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea