tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > SÍLVIA MUNT
SÍLVIA MUNT
 

Bartzelonan jaioa, dantzari gisa hasi zen. 1981ean, Paco Betriuk zuzendutako Mercè Rodoredaren “La Plaça del Diamant” eleberriaren bertsio zinematografikoa antzeztu zuen, Colometaren rolarekin ospetsu egin zelarik, 1982ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian etorkizuneko aktoresa onena bezala saritu zuten. Hogeita bat urte geroago, Sílvia Muntek Espainiako zinegintzaren ibilbide oparoenetakoa jorratu duela esan genezake. Hogeita hamar film luzeetan parte hartu du, Fernando Trueba, Montxo Armendáriz, Ana Díez,Vicente Aranda, Mariano Barroso, Manuel Gutiérrez Aragón, Pedro Olea, José Luis Cuerda eta Juanma Bajo Ulloaren aginduetara lan eginez, beste askoren artean. Bi Goya sari irabazi ditu, bata aktore bezala Tximeleta hegoak filmean egindako lanagatik, eta bestea, Lalia dokumentalaren zuzendari bezala. Azken lan honekin nazioarteko mailan sari ugari jaso du, United Nations World Forum on Children’s Television saria, tartean.

Azken bi urteetan, aktore eta zuzendari moduan aritu da. Aktore bezala, Juan Vicente Córdobaren Aunque tú no lo sepas filma antzeztu eta herrialde desberdinetako zenbait telebistarako proiektuetan parte hartu du: Frantzian, Bernard Storaren L’âiné des Ferchaux; Holandan, Paul Ruvenen Maxima’s Miracle eta Kataluinian, Judith Collellen Fragments-en. Bruno Gantillonek frantziar eta kataluiniar telebistentzat zuzendutako Le meilleur commerce du monde filmatu berri du. Zuzendari bezala egin dituen azken lanak Elena Dimitrievna Diakonova Gala dokumentala eta Las hijas de Mohamed telefilma dira, eta azken honetan, mestizajearen gaiari heldu dio, atzera ere.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea