tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 51. Edizioa 2003  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > BULLE OGIER
BULLE OGIER
 

Boulogne-Billancourten jaiotako aktoresa frantses honek kafe-antzokietan hasi zuen bere jardunbidea, eta garai hartan Marc’O zuzendaria ezagutu zuen, 1961etik 1967ra haren lankide estua bihurtuz. Antzerkiko lanari esker Jacques Rivette ezagutu zuen, eta harekin, bost film egin ditu hogei urtetan zehar: 1967an L’amour fou-rekin hasi eta, azkena, La bande des quatre (1988) direla. Bere jardunbide profesionala europar zinegile gazteen egilezinemari lotua egon da beti. Besteak beste, André Techinéren Paulina s’en va antzeztu zuen 1969an, Alain Tannerren La salamandre (1971), Barbet Schroederrekin La vallée (1972) eta honekin beste bi alditan ere lan egin zuen, Marguerite Durasen Des journées entières dans les arbres (1976) eta Manoel de Oliveiraren Mon cas (1987). 90eko hamarkadan, Bulle Ogierrek zuzendari gazteen proiektuetan parte hartzeari ekin zion, proposamen arriskutsuak bultzatuz, Xavier Beauvoisen Nord (1991), Olivier Assayasen Irma Vep (1996) edota Tonie Marshallen Vénus beauté (institut) (1999), adibidez.

Gidoilari modura, Jacques Rivetteren bi proiektuetan parte hartu du: Céline et Julie vont en bateau (1973) eta Le Pont du Nord (1982). Emakume honen azken agerraldiak Julie Lopes-Curvalen Bord de mer filmean, 2002ko Cannesko zinemaldian Urrezko Kamera jasotakoan, Andrew Litvacken Merci...Docteur Key! (2003), Claude Dutyren Bienvenue au gîte (2003) eta Jean-Paul Civeyracen Toutes ces belles promesses (Prix Jean Vigo 2003) pelikulatan izan dira.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea