tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Donostia Sariak > WOODY ALLEN
WOODY ALLEN
 

Allen pertsonaiak Allen zuzendariaren film batean zera esango luke: hasieratik hasi gaitezen. Eta hasieran Allen, Woody, Allan Stewart Konigsberg izenaz jaio zela esan dezagun, Brooklynen, New Yorken, familia judu baten baitan. Esaldi honetan laburbilduta daude, XX. (eta XXI.) mendeetako zinegile handienetako baten bizitza eta jardunbidea itxuratuko duten hiru elementuak. New York, bere amets, amesgaizto, amodio, obesioen hiria; familia, bere zinemako aldiren batean nabarmen izan zen gaia; judua izatea, kultur gertaera ukaezina, bere pentsamendua, bere umorea eta zine-idazketa osoa eragin dituena.

Allanek, Woody zen jada bere lagunek horrela deitzen baitzioten, 17 urte zituen bere idazmakina zaharrean txisteak idazten hasi zenean. Txisteak aurki bere bizitzako ogibide bihurtuko zirela ezin imajinatu zezakeen orduan. Utz dezagun hemen historiaurrea eta gatozen zinemara, baina honen aurretik esan dezagun antzerkiko bere bakarrizketek publikoa barrez lehertarazi eta bere etorkizuna izango zena iragartzen zutela: “Nire bizitza pribatuko gertaera aipagarrienak zuentzat berrikusi eta perspektiban jarriko ditudala uste dut”. Eta horretan aritu da 1965ean lehenengoz pantailan azaldu zenetik. Lau urte geroago umore beltzeko komedia batekin zuzendari lanerako jauzia eman zuen: Take the Money and Run (Hartu dirua eta ospa). 70eko hamarkadako hasieran, Allenek zuzendari-ofizioa ikasten eta istorio eldarniatsuekin jendea barrez lehertarazten dihardu (Bananas....). Diane Keatonekin elkartu izanak zinema helduago batera eramango zuen, umore finago batera. Annie Hall eta Manhattan arteko pelikuletan, kontatzen dituen istoriotan Allen lehen pertsonan agertuko da eta hartara, bere filmografiako film gogoangarrienak burutuko ditu. Mia Farrow bere bizitzara iristearekin batera, intelektual neurotiko, judu eta hiritarraren pertsonaia aurrez aurre jarriko da kontserbadoreagoa eta burgesagoa den mundu batekin, bizikidetasunezko hamar urteak bete dituzten familia ugariek irudikatuko duten horrekin. Alabaina, honetan ere film heterodoxogoak nabarmenduko dira noiz edo noiz, Zelig, Another Woman eta Shadows and Fog.

Azken hamabi urteotan, Allenek bere zinema berriz bideratu du, eta honekin batera, baita bere pertsonaia ere, era askotarikoak diren istorioetara. Ia beti New York agertoki delarik, Manhattan Murder Mystery (Hilketa misteriotsua Manhattanen), Bullets Over Broadway (Broadway balapean) edo Small Time Crooks (Munta txikiko alprojak). Baina bere bakarrizketan aipatzen zuen ikuspegia beste hiri batzuetara (Paris edo Venezia), beste errealitate batzuetara edo beste pertsonaietara zabalduko du. Orain, berrogei urteko jardunbidean hogeita hamar filmatik gora egin dituenean, belaunaldi ezberdinek erreferentetzat dutelarik, Allenen pertsonaiak Allenen film batean zera esan zezakeen, Zinemaldiko Donostia Saria jasotzerakoan; “pelikulak idaztea eta zuzentzea ez da lan bat, nik neuk gozatzeko modu bat baizik”. Berak filmak egiten gozatu, publikoak hauek ikusten gozatzeko.

 
WOODY ALLEN
WOODY ALLEN

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea