tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Donostia Sariak > ANNETTE BENING
ANNETTE BENING
 

Zertan dira antzeko Merteuilgo markesa misteriotsua, Myra Langtry gezurtia, Virginia Hill limurtzailea, Barbara Land sinesbera, Carolyn Burnham berekoia edo Julia aldakorra? Gauza bakar batean: denak Annette Bening dira. Pantailako bere heroisekin zerikusirik ez duen emakume bat. Jardunbide batere ez konbentzinala osatu duen emakumezko aktore bat, edozeinen larruan sartzeko gauza dena pertsonaiari izaera ezin hobea emanez.

Begi berdeko ilehori honentzat zinearen guneko lehen urteak ez ziren batere samurrak izan. Bost urte eman zituen borrokan bere bidea egitearren, 1988an Milos Formanen eskutik, Valmont-eko Merteuilgo markesa azpikaria haragitzeko egokiera iritsi zitzaion arte. Hala ere, benetako ospea 1990ean lortu zuen Anjelica Hustonekin eta John Cusackekin The Grifters (Iruzurgileak) filman iruzurgile erakargarri eta gaiztoarena hiltzeko jantzirik egin zuenean. Oz-eko aztia-ren Dorothy bezala Kansasen jaioa, Annette Beningek bere lauza horien bideari jarraitu dio errealitateari begirik kendu gabe eta garaiz ohartuko zen izar handia bihurtzeko ametsak ez ziola ama bikaina izatea eragozten. Hori 1992an gertatu zen Bugsy-ren filmazioan, Warren Beatty ezagutu zuenekoan. Beraien maitemintzea Hollywoodeko entzutetsuenetakoa izan zen, eta hamabi urte eta lau seme-alaben ostean, beren sentimenduen sendotasunak bizi-bizirik dirau.

Urte hauetan, Annette Beningek bere bi alderdi hauek batera garatu ditu, sailkatuko ez zuten paperak aukeratu eta bere jardunbidea erabat zainduz; azken urteotako aktore ospetsuenak lankide izan ditu: Warren Beatty, Michael Douglas, Kevin Costner, Jeremy Irons, Kevin Spacey, Harrison Ford...; Milos Forman, Stephen Frears, Mike Nichols, Tim Burton, Sam Mendes, Kevin Costner edo István Szabó bezalako zuzendarien aginduetara jardun du...; eta Oscar sarirako bi aldiz proposatu dute: bata, 2000. urtean, American Beauty-n eginiko lanagatik, eta bestea 1991n, The Grifters (Iruzurgileak) pelikulako antzezpenagatik.

Adimentsua eta polifazetikoa, aurreikusi ezina eta limurtzailea, honela definitu du zine-kritikari amerikar batek. Behin batean zera adierazi zuen emakumezko aktore honek: “Txikitan gurasoek ez ninduten zinemara eramaten eta ez nuen aktore bihurtzeko asmorik. Imajinatu ere ezin nuen egin hau lanbide bat izan zitekeenik”. Honenbestez, behar beste meritu egin ditu Donostiako Nazioarteko Donostia Saria bereganatzeko.

 
ANNETTE BENING
ANNETTE BENING

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea