tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Don’t Drink the Water (TV) / Don’t Drink the Water (Ez urik edan)
Incorrect@s

60ko hamarkadako Ekialdeko Europan oporretan dabilen Hollander familia sekulako nahaspilan sartuko da Walter, aitak, zona militar sekretu baten aldamenean ilunabarrari argazki bat ateratzen dionean. Familiak Estatu Batuetako enbaxadan babestu beharko du, non sei urte bakarturik daramatzan eta ilusionista izan nahi lukeen apaiz bat topatuko duten. Hollandertarren halabeharra Axelen eskuetan egongo da, aita kanpoan dagoen bitartean legazioaren ardura bereganatu duen enbaxadorearen seme kalamastraren eskuetan.
BIOGRAFIA
Sei film argiro komiko, burugabe eta asmotsuen ondoren zinemagintza zuhur eta orekatu bati ekin zion Allenek, bere belaunaldiko zinegilerik osoenetakoa bihurtuz, Manhattan (1979), Interiors (Barrunbeak, 1978), Mighty Aphrodite (Afrodita ahaltsua, 1996) edo Small Time Crooks (Munta txikiko alprojak, 2000) bezalako lan bikainekin. Hogeita hemezortzi filmeren zuzendari, berrogeita hamarretan aktore eta berrogeita bost gidoiek bermatzen dute bere jardunbide nabarmen eta aparta.
FITXA
Zuzendaria
Woody Allen
Gidoia
Woody Allen
Argazkia
Carlo Di Palma
Muntaketa
Susan E. Morse
Antzezleak
Woody Allen, Michael J. Fox, Mayim Bialik, DomDeLuise, Julie Kavner
Iraupena
100 m.
Herrialdea
AEB
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea