tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Pink Flamingos
Incorrect@s

Babs Johnson Baltimorren karabana narrats batean bizi da bere seme Crackers gizagalduarekin, bere ama lodi eta Cotton bere neska-lagunarekin. Babs munduko pertsona zikinena izateaz harro dago, baina titulu hori kendu nahi diote Connie eta Raymond Marblek osatutako bikoteak, haurdun dauden emakumeak bahitu eta hauek erditzean jaioberriak saltzen dituzten legez kontrako haur-trafikatzaile talde baten buru direnak. Babs bere fama txarra defendatzeko prest dago eta hala, munduko pertsonarik nazkagarriena dela jakinaraziko die Marbletar bekaiztiei.
BIOGRAFIA
?Gonbitoaren Printzea? ezizenez ezaguna, zinegile sailkaezin hau egungo zineko egilerik ausartenetakoa da. Pozoitsua eta garratza, bere filmografia laburrak (10 film luze 34 urteetan) izenburu entzutetsuak eman dizkio zine-mota honi, hala nola, Female Trouble (Emakumezkoen kontuak, 1974), Desperate Living (1977), Hairspray (1988), Cry-Baby (1990), Serial Mom (Gure ama hiltzaile, 1994) eta Cecil B. DeMented (2000).
FITXA
Zuzendaria
John Waters
Gidoia
John Waters
Argazkia
John Waters
Muntaketa
John Waters
Antzezleak
Divine, David Lochary, Mary Vivian Pearce, Mink Stole, Danny Mills
Iraupena
93 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea