tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Margarita y el lobo / Margarita and the Wolf (Margarita eta otsoa)
Incorrect@s
Margarita y el lobo
Foto: SSIFF

1969. urtea. Margaritak elizako epaileari aurka egiten dio bere ezkontza-bereizketaren epaiketan. Gorputz eta ondasunen bereizketa soila, gehitzen du epaileak, ezkontza bizitza osorako baita. Eta egun neketsu horretan zehar, urte horietan bere bizitza nolakoa izan den ikusiko dugu, ez kronologikoki, baizik eta gaika, saio musikalen bidez elkarrekin kateatu eta batak aurrekoaren zentzua osatzen duelarik. Bizitzan erasotu duten ?otso? desberdinak dira. Margaritak berak bost zatitan aurkezturik, maitasunetik laneko zailtasunetara eta norberaren errealizaziora garamatza, maitale ?progre? batekin lortuko duen askapen faltsutik ?emakumezkoen? mundura, eta azkenik, bere igoera soziala eta bere senarrak bultzatutako gizarteratze politikoki zuzena, bikotearen behin betiko haustura eragingo duena.
BIOGRAFIA
Alacanten jaioa, haurtzaroa eta nerabezaroa Afrikan igaro zituen. Zinema Eskola Ofizialean diploma lortzeko ikasturte amaierako praktiketako lan gisa egin zuen film hau. Zentsurarekin izandako arazoak medio, bere zine-karrera hainbat urtez eten behar izan zuen. Laburmetraiak eta publizitatea egin zituen Vamonos, Bárbara (1978) filma burutu arte, eta ondoren No se os puede dejar solos eta Atado y bien atado (1979-81) bi zatitan banatutako dokumentalari heldu zion Espainiako trantsizio politikoari buruzkoa. Lejos de África (1996) lanak osatzen du bere filmografia laburra. Gaur egun, El silencio de las sirenas film luzea prestatzen dihardu.
FITXA
Zuzendaria
Cecilia Bartolomé
Gidoia
Cecilia Bartolomé
Argazkia
Ricardo Duque
Musika
Carlos Villa
Antzezleak
Julia Peña, José Antonio Amor, Ernesto Martín, Paloma Guzmán, Luis Porcar
Iraupena
44 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea