tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Iván Z. (Ivan Z.)
Incorrect@s
Andrés Duque eta Iván Zulueta
Foto: SSIFF

Dokumental honek zinegile bitxi eta marjinal baten bizimodua ezagutarazi nahi du, bere belaunaldiko zinearen modako joerei kasu egiteaz baino gehiago bere indibidualismoari eusten saiatu zena. Dokumentalak bizitzeko zailtasunari buruz gogoeta egiten du, kromo-bildumak eta etxeko jolasez beteriko haurtzaroa atzean uzteko ezintasunaz, zinea egiteko ezintasunaz, zinea ez egiteko ezintasunaz. Zirkuitu komertzialetatik aldenduta egon arren, Zuluetak arrasto ezabagaitza utzi du zinema espainiarrean. Zaila da oso bere pelikulak aurkitzea, baina bere lanak bizirik dirau eta hori da axola duena.
BIOGRAFIA
Donostiako Zinemaldian HBO katearen ohiko ekoizle eta erreportari izandako Duque venezuelarrak hainbat dokumental (República independiente, Coolhunters) eta bideo esperimental (Salón rojo, El lado oscuro de mi compadre) burutu ditu. Orain erdimetrajerako jauzia egin du Iván Zulueta zinegile donostiarraren eguneroko bizitzari buruzko erreportaje-dokumental honekin. Urteak eman ditu lan hau egiten Zuluetaren izaera ilun eta hermetikoa dela medio.
FITXA
Zuzendaria
Andrés Duque
Argazkia
Irudiak/Graphics/Gráficos: No-Domain
Muntaketa
Post-produkzioa/Post-production/Post-producción: Martín Sappia
Iraupena
53 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea