tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Genesis
Belodromoa
Genesis
Foto: SSIFF
Genesis
Foto: SSIFF

Umorea eta seriotasuna, xalotasuna eta jakituria nahastuz, afrikar griot (juglare herrikoi) batek mito eta elezaharren hizkuntza oroitarazlea erabiltzen du unibertsoaren eta izarren sorrera kontatzeko, gure planetaren hasiera sutsuak eta baita Lurrean biziaren agertzea ere; halere, benetako istorio bat da, gu guztion istorioa. Denboraz, materiaz, jaiotzeaz, maitasunaz eta heriotzaz mintzo zaiguna, protagonista nagusi animaliak direlarik. Sei urteko lana egin behar izan dute Microcosmos-en gidoilari eta zuzendariek bigarren lan hau gauzatu ahal izateko.
BIOGRAFIA
Parisen jaioak, elkarrekin dihardute 1969az geroztik, Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean Biologian lizentziatu zirenetik, hain zuzen ere. 1976an, Niépce sari gutiziatua jaso zuten Frantzian nahiz atzerrian argazkilaritza arloan eginiko lanagatik. Liburu ugariez gain, telebistararako dokumentalak eta zinerako Microcosmos (1996) burutu dituzte, azken hau Cannesko Sail Ofizialean lehiaketaz kanpo aurkeztu eta hurrengo urtean 7 Zesar sari jasotakoa. Halaber, 1996ko Donostiako Zinemaldia bitartean, Belodromoko pantaila erraldoian proiektatu zen.
FITXA
Zuzendaria
Claude Nuridsany, Marie Pérennou
Gidoia
Claude Nuridsany, Marie Pérennou
Argazkia
Claude Nuridsany, Marie Pérennou, Patrice Aubertel, William Lubtchanksy, Cyril Tricot
Muntaketa
Marie-Josèphe Yoyotte, Pauline Casalis
Musika
Bruno Coulais
Antzezleak
Sotigui Kouyaté (Kontatzailea / Storyteller / Narrador)
Iraupena
80 m.
Herrialdea
Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea