tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
El milagro de Candeal / The Miracle of Candeal (Candealgo miraria)
Belodromoa
El milagro de Candeal
Foto: SSIFF
El milagro de Candeal
Foto: SSIFF
El milagro de Candeal
Foto: SSIFF
El milagro de Candeal
Foto: SSIFF

Bebo Valdés, duela 40 urte Stockholmen atzerriratutako 85 urteko kubatar piano-jole bikaina, Bahiako Salvadorrera bidaian etorri da, Afrikako musikak eta erlijioak modu garbienean gorde diren tokira. Bertan Mateus topatu du, Bahiako musikari bat, zeinak komunitate afro-bahiatarraren bizitzan murgilarazi eta Candealera eramango duen, Carlinhos Brownen ekimenari eta bertako bizilagunen ahaleginari esker, oso komunitate berezia bihurtu den favela bat. Candealen ez dago armarik ezta drogarik ere. Egon badaude, hori bai, musika kontserbatorio bat, osasun-zentro bat eta Candealgo danborrak erakarrita kontinente guztietatik datozen artistentzako grabazio-estudio bat. Era guztietako ekimenetarako eragiletzat musika bera hartuz, Candealgo jendeak bere autoestimua eta errealitatea aldatu eta elkarrekin mundu hobeago bat egiteko itxaropena berreskuratu ditu.
BIOGRAFIA
1993an Oscarra irabazi zuen Belle Epoque filmarekin eta honez gain, film arrakastatsu ugari zuzendu ditu, besteak beste, Opera prima (1980), Mientras el cuerpo aguante (1982), Sal gorda (1983), Sé infiel y no mires con quién (1985), El año de las luces (1986), El sueño del mono loco (1989), Two Much (1995), La niña de tus ojos (1998), Calle 54 (2000) eta El embrujo de Shanghai (2002). Hogei film inguru ekoiztu ditu halaber, bereak eta beste zuzendari batzurenak. Trueba jazz latinoaren sustatzaile nagusienetako bat ere bada, Bebo Valdés eta Diego ?El cigala?ren Lágrimas negras diskoa berak ekoiztu du esate baterako.
FITXA
Zuzendaria
Fernando Trueba
Gidoia
Fernando Trueba
Argazkia
Juan Molina
Muntaketa
Carmen Frías
Antzezleak
Carlinhos Brown, Bebo Valdés, Caetano Veloso, Marisa Monte, Gilberto Gil, Mateus
Iraupena
128 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea