tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Tabula rasa
Horizontes Bereziak

Aristotelesek jaioberriaren gogoa ?ezer idatzita ez daukan taula lau baten? gisa deskribatu zuen. Pertsonak jaiotzen denetik heriotza arte jasaten dituen eragin ugariei eta denboraren iragaiteari buruzko gogoeta da pelikula. Gai hau bizitzak azalean uzten dituen arrastoen bitartez kontatuko da. Bizitzaren erasoak izango dira, bai halabeharrez, bai asmo txarrez egindakoak, pertsonen itxura fisikoa aldatzen joango direnak. Pertsonaren mapa fisiko, ia geografiko honen bitartez, arimaren orbainen sakontasunean barneratuko gara, itxuraz (itxuraz bakarrik) kanpoan zantzuak uzten ez dituen horietan.
BIOGRAFIA
Errenteria, 1945. Bruselasko INSAS zine-eskolan trebatu eta André Delvaux tutore zuela, Balantzatxoa (1977) umeentzako film luzea zuzendu zuen, Ikuska 15 laburra, bideo didaktikoen zenbait ekoizpen, Bai horixe euskara ikasteko metodoa, Gurtegikoak (1990) eta Izurungoak (1992) egoera-komediak. Cuentos de Mayo (1998) metraje erdiko film dokumentala eta Paisaje con nieve. Pequeña canción (2000) luze dokumentala ere zuzendu ditu. Hainbat labur dokumentalen egile ere bada: Bizi (1985), 40 (2000), Urbeltzak:Orosia (2003) eta Tantak (2004).
FITXA
Zuzendaria
Juan Miguel Gutiérrez Márquez
Gidoia
Juan Miguel Gutiérrez Márquez
Argazkia
Juan Miguel Gutiérrez Márquez
Muntaketa
Juan Miguel Gutiérrez Márquez
Iraupena
60 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea