tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Atún y chocolate / Tuna and Chocolate (Atuna eta txokolatea)
Made in Spain

Barbateko hiru arrantzale, Manuel, El Perra eta El Cherif, Cadizeko kostaldean bizi den krisialdia dela eta, hainbestean bizirik irauten saiatzen dira. Horietako baten semea, Manolín, arazo berri batekin iritsi da etxera: jaunartzea egin nahi du. Bere gurasoak, Manuel eta María, ez daude ezkonduta eta umea ez dago bataiatuta, eta beraz, ?beren bizitza ordenatu? beharraz eta ezkontzeaz serio pentsatu beharko dute. Maríak, bere semearen gogoak kutsatuta, den-dena antolatzeari ekiten dio, baina, noski, ez dago gonbiterik gabeko ezkontzarik. Eta horrek dirua balio du. Nola lortu bada halako dirutza? Manuel arduratuko da hortaz: japoniarrentzako atun bat ?lortuko? du (eta atun-kiloa garesti dago oso, arrantzaleek beraiek ere ezin dute probatu ere egin) eta El Perrak eginkizun ia ezinezko horretan lagunduko die. Maitasun-egintza honen bitartez herriko lagun guztiek elkartasuna erakutsiko diote bikoteari.
BIOGRAFIA
Cádiz, 1962. Bere jardunbide profesional luzean zehar -aktore, abeslari, idazle, gidoilari, umorista, aurkezle-, Madrilgo Erretiroko Parkean oinezkoak dibertitzen, telebistako saioak aurkezten (La bola de cristal, El peor programa de la semana, Caiga quien caiga), hainbat pelikuletan protagonistarena egiten (El furgón, Benito Rabalena, Obra maestra, David Truebarena) eta Los Toreros Muertos musika-taldeko egile eta buru gisa ibilia da. Atún y chocolate, zuzendari gisa egin duen lehen filmarekin, Malagako zine-jaialdiko Aktore Onenaren saria eskuratu du.
FITXA
Zuzendaria
Pablo Carbonell
Gidoia
Pablo Carbonell
Argazkia
Alex Catalán
Muntaketa
Nacho Ruiz Capillas
Musika
Nono García
Antzezleak
Pablo Carbonell, María Barranco, Pedro Reyes, Antonio Dechent, Andrés Rivera
Iraupena
91 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea