tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Iluminados por el fuego / Enlightened by Fire (Suak argituta)
Zinema Eraikitzen
Iluminados por el fuego
Foto: SSIFF

Iluminados por el fuego filmak Esteban Leguizamón, 40 urteko gizon baten oroitzapenak kontatzen ditu, 1982an, 18 urte besterik ez zituela, Malvinetara errekluta gisa borrokatzera eraman zutenekoa. Honen borrokakide bat bere buruaz beste egiten saiatu da eta gertakari honek berarekin batera gerran aritutako bi errekluta gazte gogora ekarriko dizkio; Vargas, suizida eta Juan, borrokan hila. Bertara azalduko dira, gerraren berezko izugarrikeriak eta hotza eta gosea jasan beharra ezezik, laguntasun eta kidetasun istorioak ere. Estebanen begirada abiapuntutzat hartuz, filmak agerian uzten du euren bizitza hauskorrak pixkanaka heriotzaren muinean murgilduko direla. Hogei urte badira gerra amaitu zela, eta Estebanek Uharteetara itzultzeko ordua iritsi dela uste du, bere iraganarekin bat egin eta zauri zaharrak sendatu nahi baditu.
BIOGRAFIA
1982an zuzendaritzan graduatu zen, Argentinako Zinematografiako Institutu Nazionaleko Zentro Esperimentalean. Film luze dokumentalak, film laburrak eta telebista-saioak zuzendu ditu, nazio eta nazioarte mailako sari ugari eskuratuz. Después de la tormenta (1991) bere lehen film luzeak Donostiako Zinemaldian Errealizadore Berriak saria eskuratu zuen. Bere dokumentaletan azpimarragarri dira Cortázar (1994), Evita, la tumba sin paz (1997) eta Los libros y la noche, 1999ko Habanako zinemaldian dokumental oneraren saria irabazitakoa.
FITXA
Zuzendaria
Tristán Bauer
Gidoia
Tristán Bauer, Edgardo Esteban, Gustavo Romero Borri, Miguel Bonasso
Argazkia
Javier Julia
Muntaketa
Alejandro Brodersohn
Musika
León Gieco, Federico Bonasso
Antzezleak
Gastón Pauls, Pablo Ribba, César Albarracín, Juan Leyrado, Virginia Inocenti
Iraupena
100 m.
Herrialdea
Argentina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea