tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Super Size Me
Zinemaldien Gailurra

Amerikar osasun sistemaren lehendabiziko arazoa bihurtu da obesitatea, tabakoaren aurretik. Bi neska gazte amerikarrek McDonald?s enpresaren aurka aurkeztutako demandak sorturiko gizarte-alarmaren aurrean, beren gizentasunari loturiko osasun-arazoen ardura multinazionalari egotziz, Morgan Spurlock, akuri bat bailitzan, esperimentu arriskutsu batean murgiltzen da: hilabetez McDonald?s batean bazkaldu, gosaldu eta afaltzea, dieta honek bere osasunari eragiten dizkion ondorioak ikusiz... baita bere pisuari ere!
BIOGRAFIA
West Virginian jaiotako Morgan Spurlock gidoilari, zuzendari eta ekoizle da. Azken alor honetan, New Yorken The Con produkzio-etxea sortu zuen. Beronen bitartez, iragarki, bideoklip eta telebistako saioak ekoiztu ditu MTV, ESPN, NBC, FOX edo TNT kateentzat. The Phoenix, Do You Dream in Sony? bezalako lanek, edo Internet eta MTVrentzako I Bet You Will showak esaterako, The Con ekoiztetxeari Morgan Spurlocken lehen luzea, Super Size Me, finantzatzea ahalbidetu zioten.
FITXA
Zuzendaria
Morgan Spurlock
Gidoia
Morgan Spurlock
Argazkia
Scott Ambrozy
Muntaketa
Stela Georgieva, Julie “Bob” Lombardi
Musika
Steve Horowitz
Antzezleak
Morgan Spurlock, Ronald McDonald, Dr. Daryl Isaacs, Dr. Lisa Ganjhu, Alexandra Jamieson
Iraupena
96 m.
Herrialdea
AEB
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea