tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Whisky
Zinemaldien Gailurra

Montevideo, Uruguai. Jacobo Köller galtzerdi-faktoria xume baten jabea da eta itxuraz ez dago besterik bere bizitza monotonoan. Marta da konfiantzazko bere enplegatua. Beren harremana ez doa sekula lanetik haruntzago eta isiltasuna eta ohikeria ditu ezaugarri. Monotonia hau atzerrian bizi den eta urteetan ikusi ez duen Herman, Jacoboren anaiaren ezusteko bisitaldiak mehatxatuko du. Whisky-ren hasieran, Jacobok Martari egoera berria eramangarriago egiteko laguntza eskatuko dio. Bada, absurdoaren eta malenkoniaren, egunerokoaren eta alegiazkoaren arteko kode batetik abiatuta, pelikula elkarren artean hain ezberdinak diren hiru pertsonaia hauen baldartasuna eta miseria txikiak zorroztasunez irudikatzen ahaleginduko da, gaitzondoak eta zakarkeriak disimulatzen saiatu ahala agerian jarriko direnak.
BIOGRAFIA
1974an Montevideon jaio ziren. Elkarrekin lanean hasi ziren Uruguaiko Unibertsitate Katolikoan Gizarte Komunikazioko ikasketak egiten ari zirela. Harrez gero, hainbat proiektutan gidoilari eta zuzendari gisa elkarrekin aritu dira, tartean 25 Watts (2001) luzean, nazioarte mailan sari ugari jasotakoa: Rotterdamgo Jaialdian film luze onenarena, Habanako Jaialdian opera prima onenarena, FIPRESCI saria eta Buenos Airesko Zinema Independenteko Jaialdiko gizonezko antzezpen onenarena.
FITXA
Zuzendaria
Juan Pablo Rebella, Pablo Stoll
Gidoia
Pablo Stoll, Juan Pablo Rebella, Gonzalo Delgado
Argazkia
Bárbara Álvarez
Muntaketa
Fernando Epstein
Musika
Pequeña Orquesta Reincidentes
Antzezleak
Andrés Pazos, Mirella Pascual, Jorge Bolani, Ana Katz, Daniel Hendler
Iraupena
94 m.
Herrialdea
Uruguai-Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea