71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Salvador Allende

Patricio Guzmán
Frantzia-Espainia-Belgika-Alemania-Mexiko
Sinopsia
Zuzendaria
Irudiak
Nigan arrasto sakona utzi zuen Salvador Allendek. Ez nintzateke naizena izango hark sasoi hartan nire herrian ahoz aho zebilen mundu bidezko eta libreago baten utopia haragitu izan ez balu. Ni han nengoen, aktore eta zinegile. Gogoan dut 1973ko irailaren 11 hura, Txilen, nire urrutiko herrialdean, gailentzen ari zen iraultza bakezale eta demokratikoa zapaltzeko Estatu Batuek estatu-kolpea babestu eta sustatu zuteneko egun goibela. Eta hori lortzeko Errepublikako Presidente Salvador Allende asasinatu zuten, Richard Nixonek ?p... seme? halakoa deitzen zuen gizon bera. Sekula ez dut ahaztuko segidan 17 urtez ezarri zen diktaduraren basakeria... Sufrimenduz, heriotzaz, atzerriratzeaz eta memoriaren suntsitzeaz beteriko urteak. Orain, Salvador Allende gogora ekartzeko garaia da, gizon aparta berau -iraultzailea eta bere burua hiltzeraino demokraziaren fanatiko-, arrazoi historikoengatik, bai, halaxe da, baina baita bere gaurkotasun krudelagatik ere... (Patricio Guzmán).
Zuzendaria
Patricio Guzmán
Gidoia
Patricio Guzmán
Argazkia
Julia Muñoz, Patricio Guzmán
Muntaketa
Claudio Martínez
Musika
Jorge Arriagada
Iraupena
100 m.
Herrialdea
Frantzia-Espainia-Belgika-Alemania-Mexiko
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: