tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Shi mian mai fu (The House of Flying Daggers) / The House of Flying Daggers (Sastakai Hegalarien Etxea)
Zinemaldien Gailurra

Txinan, 859. urtean gaude. Antzina loretan izandako Tang dinastia gainbeheran dago. Ezinegona nagusi da eta Gobernu ustelak erreboltari armada ezberdinen erasoei aurre egin beharko die. Denetan ugariena eta boteretsuena Sastakai Hegalarien Etxea da, buruzagi misteriotsu berri batek gobernatzen duena. Leo eta Jin bertako kapitainek buruzagi berri hau atzemateko plan bat prestatu dute. Jin kapitainak bere burua gerlari bakartitzat aurkeztu iraultzaile bat, Mei eder eta itsua, espetxetik libratuko du honen konfiantza bereganatu eta hau Sastakai Hegalarien Etxearen egoitza sekretura eramateko. Plana ondo aterako da baina, beren ezusterako, hain bidaia luzean Jin eta Mei biziki maiteminduko dira. Zein izango ote da zoritxarreko maitale hauen halabeharra? Euren maitasuna benetakoa bada, zergatik azpijokoan aritu eta euren bihotzetan sekretuak ezkutatu?
BIOGRAFIA
Xian (Txina), 1950. Pekingo Zine Akademian ikasi ondoren, Hong gaoliang (Basarto gorria, 1987) filmarekin heldu zion zuzendaritzari, Berlingo Urrezko Hartza irabaziz. Gerora ere hainbat sari eskuratu ditu zinemaldi desberdinetan: Dahong denglong gaogao gua (Kriseilu gorria, 1991), Qiu Ju da guan si (Qiu Ju, emakume txinatarra, 1992), To Live (Bizi!, 1994), Keep Cool (1997), Not One Less (1999), The Road Home (Etxerako bidea, 1999) eta Ying xiong (2002). 1997an, Donostiako Zinemaldiaren Epaimahai Ofizialaren buru izan zen.
FITXA
Zuzendaria
Zhang Yimou
Gidoia
Zhang Yimou, Li Feng, Wang Bin
Argazkia
Zhao Xiaoding
Muntaketa
Cheng Long
Musika
Shigeru Umebayashi
Antzezleak
Takeshi Kaneshiro, Andy Lau, Zhang Ziyi, Song Dandan
Iraupena
119 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea