tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
La puta y la ballena / The Whore and the Whale (Puta eta balea)
Zuzendari Berriak

Noiz eta nola jakin gabe, Verak norabidea galdu du: Espainian hondartu da. Bere ezkontza-krisialdiak eta titian aurkitu dioten konkor batek, Espainiako Gerra Zibilean hildako argentinar baten argazkien epigrafeak idazteko proposamenarekin batera, bere ihesa azkartu dute. Buenos Airesen mastektomia bat egingo diote eta han bertan topatuko ditu bere hurrengo istorioa idaztera bultzatuko duten funtsezko zantzuak. Bi aldiz hondartutako bale baten misterioa argitzea edo argazkilari baten atzetik doala Patagonian prostituitu den korista batena, noizbait izandako emakumea berreskuratzeko aitzakiak besterik ez dira. Munduaren muturrean bakarrik dago, bere eleberriko protagonistak sekula ez maitemintzea zin egin zuten putetxeko ohe berean ezezagun batekin maiteminduko da, heriotzarekin tango bat dantzatu eta itsasoaren hondo-hondoan iragana hobiratuko du.
BIOGRAFIA
Buenos Aires, 1946. Publizitate-zinearen eskemak berriztatu zituen, horretan 16 urtekin hasi baitzen, espezialitate horretako errealizadore irudimentsu eta intuitiboenetako bat bihurtzeraino eta nazioarteko sariak eskuratzeraino. Film luzeetan Luces de mis zapatos (1973) filmaz debutatu zuen, haren ostean etorriko ziren Las sorpresas (1975) eta La historia oficial (1985), zeinarekin Atzerriko Film Onenaren Oscarra irabazi baitzuen. Old Gringo (Gringo zaharra, 1989), With Open Arms (1990) eta La peste (1992) dira La puta y la ballena aurretik burututako bere azkeneko lanak. 1992ko Zinemaldian epaimahaikidea izan zen.
FITXA
Zuzendaria
Luis Puenzo
Gidoia
Luis Puenzo, Lucía Puenzo, Ángeles González-Sinde
Argazkia
José Luis Alcaine
Muntaketa
Hugo Primero
Musika
Daniel Tarrab, Andrés Goldstein
Antzezleak
Aitana Sánchez-Gijón, Leonardo Sbaraglia, Mercè Llorens, Miguel Angel Solá, Edward Nutkiewicz
Iraupena
125 m.
Herrialdea
Argentina-Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea